Navarra Sumaren negoziaziorako ezintasuna, agerian

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 10a, 09:37

  • Urte politikoko lehen osoko bilkuran aurrekontuen negoziazioa eta Navarra Sumaren egoera politikoa aztergai izan zuten, Navarra Sumak berak hala nahi izan zuelako.
  • Datorren urterako BPGaren %0,9ko defizit bat hitzartu du Espainiako Gobernuarekin, datorren urterako aurrekontuetarako.

Hamaika asteko oporraldiaren ondotik, parlamentuko tonua ez da aldatu. Datorren urterako aurrekontuak negoziatzeko gutxi falta den honetan, haren proposamenak kontuan hartzen ez dizkietelakoan, erasokor azaldu da Maria Txibite presidentearen aurrean Javier Esparza Navarra Sumako eleduna. Negoziazioan PSNk duen jarrerari buruz gezurra esatea egotzi dio Esparzak Txibiteri. Antzera erantzun dio Maria Txibitek ere. Navarra Sumaren politika "populistatzat" jo zuen Txibitek, eta koalizio barruan duten ahultasunagatik justifikatu behar direla egotzi zion.

Nafarroako Gobernua bitartean ari da gastu sabaia zein izanen den zehazten. Atzo datorren urterako BPGaren %0,9ko defizit bat hitzartu du Espainiako Gobernuarekin, iaz izan zuenaren antzekoa. Eurotan, gutxi gora behera 190 milioi euroren zuloa egin ahal izango du Nafarroako gobernuak. Nahiz eta hitzartutakoa, berez, ez duen derrigorrez bete beharko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!