Indurainek onartu du "sorpresaz" hartu zuela bosgarren olatua gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 10a, 09:35

EH Bilduk galdetu dio gaiaz gobernuari, parlamentuan. Alderdi abertzaleraren ustez "oso txarra" izan da kudeaketa.

Ekainaren amaieran egin zuen eztanda bosgarren olatuak. Hogeina kasu atzematen ari zirela, astebetera, Saloutik iritsitako autobusekin batera 600 kutsatze erregistratzera iritsi zen Nafarroa. Horren aurrean horrela erantzun zuen gobernuak, Santos Indurain kontseilariaren iritziz: "Erantzuna, maila ezberdinetan, azkarra eta bizkorra izan da".

Oposizioa ez dago, ados. EH Bilduk galdetu dio gaiaz gobernuari, parlamentuan. Alderdi abertzaleraren ustez "oso txarra" izan da kudeaketa. Indurainen hitzak adar jotzea dira Bakartxo Ruizen ustez. Orduan aitortu du Indurainek, "sorpresaz" hartu zuela olatua gobernuak.

Covidaren kudeaketaz harago, buruko osasuna ere izan dute eztabaidagai gaur parlamentuan. Buruko nahasmendu larriagoen intzidentziak ez du gora egin, baina Covid-19az geroztik, haur eta gazteen artean "ondoez emozionala, antsietatea eta depresioa" areagotu dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!