12 urtetik goragoko nafarren %77ak jasoa du dagoeneko koronabirusaren kontrako babes osoa. Osasun Departamentuak, orain arte txerto jaso ez duteneei dei berezia egin die, txertoa jasotzera, bere eraginkortasuna bostgarren olatuan frogatuta geratu eta gero. Horretarako, bihartik aurrera Mutiloako Forem-en, hitzordurik gabeko txertaketa eginen da goizeko 8.30etatik arratsaldeko 19.00etara. Horretarako, 100.000 dosi prest ditu Nafarroako Gobernuak.