Nafarroan 137 COVID-19 kasu berri izan ziren atzo, ostegunarekin, 1.457 proba egin ostean, eta horrek %9,4ko positibo tasa utzidu, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera.
Erregistratutako kasuak aurreko egunean baino hamar gutxiago dira, eta duela 7 eguneko 213 kasuen eta duela 14ko 271 kasuen azpitik daude. Intzidentziak ere behera egiten jarraitzen du Foru Erkidegoan; izan ere, aste honetan kutsatutakoen kopurua aurrekoan baino %33 txikiagoa da, oraingoz.
Txertaketa prozesuari dagokionez, atzo 3.742 txerto jarri zituzten. Nafarroan, 887.622 dosi eman dituzte dagoeneko, eta 442.031 pertsonak dute txertoa osorik.