Nafarroan 147 kasu berri izan ziren atzo, asteazkenarekin, 1.661 proba egin ostean, eta horrek %8,9ko positibo tasa jutzi du, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera. Aurreko egunean baino bost kasu gutxiago dira, eta duela 7 eguneko 192en eta duela 14ko 206en azpitik daude.
Astebete atzera eginda, asteartean 152 kasu baieztatu zituzten (%9,4), 151 astelehenean (%9,6), 97 joan den asteko igandean (%9), 131 larunbatean (%11,4), 213 ostiralean (%11), 213 ostegunean (%12,4) eta 244 asteazkenean (%13,4).
Ospitaleko okupazioari dagokionez, atzo 101 pertsona zeuden ospitaleratuta, aurreko egunean baino hiru gutxiago, eta horietatik 27 ZIUn, astearteko kopuru bera.
Txertaketa prozesuari dagokionez, asteazken honetan 3.818 txerto jarri dira. Oro har, 883.880 dosi eman dituzte dagoeneko, eta 438.994 pertsonak osatu dute txertoa osorik jarrita.