Adif Tafalla inguruko Gariposa eremuan egiten ari diren Abiadura Handiko Trenaren lanetan, bigarren Burdin Aroko aztarnak atera dituzte argitara. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Vianako Printzea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak inguru horretan hainbat lan egiteko asmoa agertu du dagoeneko.
Aurkitutako elementuak Nafarroako Arkeologia Inbentarioan mugatutako eremu baten ekialdean daude. Inbentario horren arabera, eremu horretan erromatar hiribildu bat dago, eta gune zehatz hori bigarren Burdin Arokoa izna daiteke.
Laster perimetroa hesituko dute, 5.000 metro karratuko eremua, eta lekuan adieraziko da pasatzea debekatuta dagoela eta aztarna arkeologikoak daudela, espoliazioa edo inolako kalte kontrolagaitzak saihesteko.