Lizarra Ikastolak bizitako bost hamarkadak gogora ekarri ditu asteburuan, publiko guztiei zuzendutako ekintzaz josita. Abuztuaren 13an hasi zen, ostiralaz, urtemuga ekitaldiarekin, Los Llanos Zinemetako areto nagusian.
Ekitaldiari amaiera emateko Nafarroa Oinezeko abestiaren eta bideokliparen erakustaldia egin zuten. Bideoa ikasle oihek egin dutee; Urko Peralek musikaren konposizioa egin du, tradiziozko musikaren eta gaur egunekoaren erritmoak bateratuz; Iñigo Urrizelkik bideokliparen produkzioa burutu du; eta Iñaki Elkano, lan zinematografikoaz arduratu da. Halaber, herriko musikari profesionalek parte hartu dute, tokiko arte-komunitateari laguntzeko asmoaz. Era berean, bideoak Lizarraldeko hainbat paisaitan filmatu dute.
Atzo, abuztuak 14a, haur-ikuskizun bat eskaini zuten Lizarra Ikastolan, Kiki, Koko eta Mokoren Bizi-bizi Zirkua saio parte hartzailea; eta Los Llanos Kulturaguneko Lorategietan, 20:30ean eta 22:00etan Lizarrako Paulantropia kantautorearen eta Gatiburen kontzertuak. Eguraldiak hasieratik lagundu zuen, modu honetan, pandemia dela eta ezarritako edukieraren baitan eserleku guztiak bete ziren eta gerturatutakoek ederki pasatzeko aukera izan zuten, arduradunek azaldu dutenez.
Asteburu honen ondoren, Lizarran urriaren 16 eta 17an egingo dute Nafarroa Oinez festa, eta horrela itxiko dute ospakizun zikloa.
“Eskola 1970eko hamarkadan lau oinean ibiltzen hasi zen, baina urtez urte ibiltzen ikasi zuen eta, gaur, bere ikasle ohien antzera, hegan egiteko prest da. Bere hurrengo xedea: haur eskola, proiektu ameslaria zirudienari jarraitasuna ematea ahalbidetuko duena, baina haurren behar eta eskaerei egokitutako lanabes eta baldintzarik hoberenak eskaintzen jarraituko duen eta gaur egun etengabe berritzen den errealitatea dena”, adierazi dute.