Azken orduetan 381 koronabirus kasu atzeman dituzte Nafarroan, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera; goizean zabalduko dituzte datu zehatzak. Jaitsiera txiki bat izan da, asteazkenean jakinarazi zituzten 404 kutsatzeen ostean.
Lizarra izan da azken orduetan kasu gehien izan dituen gunea, hogeirekin, eta ondoren daude Arrotxapea auzoa, hamabostekin, eta Txantrea eta Tutera ekialdea, hamabinarekin.
Bestalde, txertaket -prozesuari dagokionez, azken egunean 5.973 dosi jarri ditzute. Guztira 783.400 txerto jarri dira, eta 384.802 pertsonak dute txertoa jartzeko pauta osoa.