3.300 langabe gutxiago urteko bigarren hiruhilekoan

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 29a, 10:03

2021eko bigarren hiruhilekoan 32.600 langabe zeuden guztira herrialdean. 

Nafarroan langabe kopuruak behera egin zuen urteko bigarren hiruhilekoan: 3.300 langabe gutxiago erregistratu zitzuten, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; %9,2 gutxiago. Foru Erkidegoan, oro har, 32.600 langabe daude. Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak argitaratu ditu datuak, Biztanleria Aktiboaren Inkestan.

Azken hamabi hilabeteetan 2.100 langabe gehiago zenbatu dituzte Foru Erkidegoan, %7 gehiago. Nafarroako langabezia tasa %10,3koa da, eta Espainiako Estatuko batez bestekoa, berriz, %15,26koa.

Foru Erkidegoan, 283.700 pertsona daude lanean. Aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago dira (%2,16 gehiago), eta duela urtebete baino 12.200 gehiago (%4,48 gehiago). Herrialdeko jarduera tasa %58,47koa da.

Sexuei erreparatuta, enplegua dutenen artean 147.700 gizonak dira, eta 135.900 emakumeak. Gizonen jarduera tasa %62koa da, eta emakumeena, berriz, %55ekoa. Langabetuei dagokienez,17.700 gizonak dira, eta 14.800 emakumeak. Gizonen langabezia tasa %10,7koa da, eta emakumeena, berriz, % 9,8koa.
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!