Eraso homofobo bat salatu dute Lizarrerrian

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 29a, 07:50

Uztailaren 14an gertatu zen erasoa: bi pertsonak hirugarren bat iraindu zuten, La Estellesako hiri autobusean. Manifestazioa eginen dute bihar, 20:00etan, eraso LGTBIQ+fobikoak salatzeko.

“Maricón de mierda”, “gay de mierda”, “te voy a rajar” eta “sé dónde vives”. Horiek izan ziren aurreko asteazkenean La Estellesako hiri-autobusearen 2. linea zihoan pertsona batek jasan behar izan zituenetako batzuk.

Bi pertsona oihuka hasi zitzaizkion, eta salatu zutenez, hiri garraio enpresak ez zuen horien aurrean ezer egin: "Ez zuen inongo ardurarik hartu ezta inongo erantzunik eman ere eraso homofobo horren aurrean". 

Zerbitzu publikoak eta kaleak aldarrikatu ditu Lizarrako LGTBIQ+ kolektiboak, eta erasoari erantzuteko protesta antolatu dute. Ostiralean, uztailaren 30ean, 20:00etan, Lizarrako Baja Nabarra kalean manifestazioa eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!