Suteak 500 hektareako azalera kaltetu du. Horietatik 300 Eguarasko barrutiko natura-erreserbari dagozkio. Gainera, Bardeako 14 hektareako azalera txiki bat ere kaltetu da.
Suak zeharkatu duen azaleraren barruan, landaredi naturalak hainbat intentsitate-mailatan izan du eragina. Pinudi batzuk erabat kiskalita daude, eta beste batzuetan, sua igaro ondoren, adaburuak neurri handiagoan edo txikiagoan mantendu dira.
Orain landarediaren bilakaera naturalari itxaron behar zaio suak bertan duen eragina neurtzeko. Eremu erdi lehorra da, eta birsortzeko ahalmen naturala kolokan dago bertan. Horrek animaliei nola eragin dien ere ikertzen ari dira.
Landa Garapen eta Ingurumen Saila suteen arriskua murrizteko neurri zehatzak ezartzeko azterketa egiten ari da, inplikatutako sektoreekin eta kontsulta organoekin adostuko dituzte.
Une honetan, Tuterako suhiltzaileak ari dira gunea ikuskatzen, txingarrak berpiztuko balira azkar erantzuteko.