Epaitegiek gaur eman diezaiokete erantzuna asteburuetan etxeratze agindua ezartzeko eskaerari

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 23a, 08:09

Atzo 446 koronabirus kasu zenbatu ziren foru erkidegoan egindako PCR eta antigenoen testetan. 72 pertsona daude ingresatuta une honetan gaitzarekin.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak gaur ebatz dezake gobernuak egindako etxeratze aginduaren proposamen berriaren gainean. Agindu mugatua izanen da, soilik asteburu eta ez festen egunetarako eta inzidentzia altuko herrietan aplikatuko dena. Atzo egin zuen berriz ere eskaria Maria Txibiteren exekutiboak.

Bosgarren olatua kontrolatzeko neurria da hori; gaur laugarren eguna du Nafarroak 400 positiboren gainetik. Atzo 446 koronabirus kasu zenbatu ziren foru erkidegoan egindako PCR eta antigenoen testetan. 72 pertsona daude ingresatuta une honetan gaitzarekin gaixo.

Zizur Nagusian hemeretzi kasu izan dira, Lizarran eta Sarrigurenen hamazazpina, Tuteran hamasei, Burlatan hamabost eta Barañainen hamalau. Iruñean 158 izan dira, Arrotxapea auzoan 24, Donibanen hemeretzi eta Mendillorrin hamasei. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!