Asteburuetarako etxeratze agindua eskatu du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 22a, 13:29

Intzidentzia altua dueten herrietan etxeratxe agindua ezartzeari auzitegiak emandako ezezkoaren aurrean, estrategia aldatu du Nafarroako Gobernuak. Asteburuetan eta ez-festa egunetan mugatu nahi du mugikortasuna, gauez.

Nafarroako Gobernuak foru agindu bat igorriko dio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari gaur, eta, bertan, asteburuetan eta Nafarroako herrietan jaiak ospatu beharko liratekeen egunetan etxeratze agindua ezartzea eskatuko du. Etxeratze-agindua arrisku oso handia duten udalerrietan aplikatuko litzateke, hau da, 14 egunetan 250 kasu baino gehiagoko edo 7 egunetan 125 kasu baino gehiagoko eragina duten udalerrietan.

Nafarroako Gobernuak aste honetan bertan hartu du erabakia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak etxeratze agindua errefusatu ostean, arrisku handiko egoeran zeuden Nafarroako udalerri guztientzat. Besteak beste, gobernuak kaltetutako herriak eta kutsatzeen datu zehatzak identifikatu behar zituela adierazi zuen Auzitegiak.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak hedabideen aurrean adierazi duenez, agindu berria zehaztasun gehiagokoa da: "Neurri espezifikoagoa da, kirurgikoagoa, eta horrekin Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren eskakizunak betetzen ditugula uste dugu".

Foru agindua uztailaren 28ra arte egongo litzateke indarrean, eta Gobernuak ostiraletik larunbaterako gauerdian indarrean jartzea nahi du, asteburua har dezan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!