Nafarroako Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzietarako aretoak ez du baimenik eman gaurtik aurrera gauetako etxeratze agindua ezartzeko intzidentzia altua duten herrietan. Nafarroako Gobernuari esan dio ez duela behar bezala argudiatu neurria, beraz, momentuz ez da neurria indarrean sartuko. Argi berdea jaso du, ordea, hamar pertsonen bilkuren mugak eta udako bigantxa eta herri bazkarien debekuak.
Etxeratze aginduaren neurriarekin, gobernuak gaueko mugikortasuna mugatu nahi zuen arrisku oso altuko egoera epidemiologikoan dauden Foru Erkidegoko udalerrietan: 14 eguneko intzidentzia metatuan 100.000 biztanleko250 kasu baino gehiago dituzten udalerrietan, eta 7 eguneko intzidentzia metatuan 100.000 biztanleko 150 kasu baino gehiago zituztenetan.
Txibiteren gobernuak premiazkotzat jotzen du neurria pandmia kontrolatzeko, eta atzo bertan, Javier Remirez presidenteordearen bitartez iragarri zuen foru agindu berri bat egingo duela, arriskuan dauden herriak zehaztuz eta arrazoituz, auzitegiak eskatzen dituen baldintzak betetzeko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!