Nafarroak ez du lortzen koronabirusaren bosgarren olatu honi buelta ematea. Atzokoan berriz ere goruntz egin zuten atzemandako kutsaketek eta osasun eremuka egindako zenbaketaren ondorioz 438 izan dira kasu berriak.
Bosgarren olatuan, gainera, epeen bilakaera aurrekoen antzekoa izaten ari da. Lehendabizi kutsaketak atzematen dira, hamar eguen ingururen ostean hasten da olatua ospitaletara iristen, eta gero iristen dira kasu larriak eta heriotzak. Hain zuzen ere, astebetean bikoiztu egin dira ospitaletan artatuak izan diren pertsonak.Gehienak gazteak dira.
Halere, uztailaren 6az geroztik ez da heriotzarik erregistratu koronabirusarekin edo koronabirusagatik.
Neurrien gogortzeari baietza edo ezetza, gaur
Datu hauek iritsi dira Nafarroako Auzitegi Nagusiak neurrien estutze berriari argi berdea eman edo ez erabakitzen ari den egunean. Atzo helarazi zion Nafarroako Gobernuak gaueko etxeratze agindua, hamar pertsona arteko bilkurak eta jaietako zenbait jardueraren debekua planteatzen duen foru agindua. Bihar sartuko litzake indarrean.
Bihartik aurrera ere, farmazietan antigenoen testak erosi ahalko dira. Errezetarik gabe, norberak bere buruari egiteko koronabirus testak dira. Hasi dira iristen botiketara eta 7 eta 11 euro arteko salneurria izanen dute.