Azken egunean 622 koronabirus kasu atzeman dira Nafarroan eta gorakada nabarmena izan da ospitale gunean, 10 pertsona ingresatu baitituzte eta dagoeneko 40 dira, ospitaletan koronabirusarekin gaixo daudenak, horietatik 10 Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Azken 9 egunetan ez da inor hil gaitzarekin.
Egoera honi aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu Maria Txibite presidenteak, datorren asteazkenean, epaitegien oneritzia jaso eta gero, indarrean sartuko direnak.