507 positibo atzeman dituzte Nafarroa Garaian

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 5a, 09:45
Bideko Ama Birjina Ospitalea, artxiboko irudi batean.

Nafarroako Gobernuak 12:30ean prentsaurrekoa eskainiko du, egoera epidemiologikoa azaldu eta neurri beririk hartuko duen argitzeko, ez sanferminen atarian. 

Atzo 507 atzeman zituzten Nafarroa Garaian. Joan den asteko igandean atzemandakoen halako hamar, ia. Herenegun, 355 izan ziren. 1.846 proba egin dituzte. Positibotasun tasa %27,5ekoa izan da.

Azken bi egunotako positiboon artean asko Saloun ikas-bidaian izandako gazteen artean egiten ari den baheketaren ondorio dira. Herenegungo 355 positiboetatik 168, esate baterako. Kutsatuon %88 15 eta 29 urte arteko gazteenak dira. Eta %70 inguru delta aldaerakoak . Betiere Nafarroako Gobernuaren datuen arabera. 

Foru exekutiboak berak prentsaurrekoa eskainiko du gaur 12:30ean, egoera epidemiologikoa aztertu eta koronabirusaren aurkako neurri berririk hartuko duen argitzeko, bezperaren bezperan, uztailaren bostean gauden honetan. Javier Remirez eta Jose Mari Aierdi lehendakariordeak eta Santos Indurain kontseilaria azalduko dira hedabideen aitzinean. 

Enqrique Maia alkateak 11:00ean beste ekitaldi publiko bat du, harrera geiteko die San Fermin Nazioarteko Xake Txapelketako parte hrtzaileei. Udaletxetik dagoeneko aurreratu dute ekitaldi horretan egoera epidemiologikoaz ere mintzatuko dela.

Positibo kopuruak direnak direa ere, ezin atzendu Nafarroan 12 egun daramatzagula covid 19ak eragindako heriotzarik gabe. Eta erietxeetan okupazioa baxua dela: 22 lagun daude ospitaleraturik, 8 ZIUetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!