Saloun izan diren gazte nafarren artean baheketa masiboa eginen du gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 2a, 11:11

Covid-19 kasuak erregistratu dira Saloura joandako hamabi edo hamahiru gazte-taldetan. Gaur hasiko dira probak egiten, 15:00etan.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak dei egin die ekainaren 25etik Saloun (Tarragona) egon diren 17 eta 25 urte bitarteko gazte nafarrei Covid-19ren baheketa egiteko. Osasun departamentuak baheketa horri ekitea erabaki du, hamabi edo hamahiru gazte talde atzeman baititu Saloura bidaiatu eta Covid-19 kasuren bat izan dutenak.

Oraindik ez dakite zenbat kaltetu izan diren, Carlos Artundo Osasun zuzendari nagusiak prentsaurreko baten ostean azaldu duenez. "Atzo gauetik kasu asko ateratzen ari dira, baina azken zenbakia datozen egunetan izango dugu", adierazi du.

Baheketa gaur hasiko da. 15:00etatik 20:00etara eginen dute, Forem gunean, eta ez da beharrezkoa izango hitzordua eskatzea. Carlos Artundok azaldu duenez, baheketa horren helburua kaltetutako pertsonen kopurua "lehenbailehen mugatzea" da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!