Maiatzaren 8tik erregistratzen den zenbatekorik altuena utzi du koronabiusak azken orduetan. Asteazkenean baino 45 positibo gehiago dira, eta bikoiztu egin dira duela zazpi eguneko 51ak eta duela hamalau eguneko 47ak. 113 kutsatze atzeman dituzte ostegunean. Hala, kutsatzeen gorakada finkatu egin da aste honetan: aurrekoarekin alderatuta %52 hazi dira kutsatzeak.
Ospitaleetako kopuruak baxuak dira oraindik, datozen egunetan gorakada horrek ospitaleratze berriak ekarriko dituen zain. Une honetan sei pertsona daude ZIUn eta 23 plantan.
Corellan atzeman dira azken orduetan kutsatze gehien, zortzi. Osasun eremuen araberako zerrendan ondoren honakoak ageri dira: Tutera (7), Barañain (5), Berriozar, Fitero, Iruñeko Alde Zaharra-I Zabalgunea eta Arrotxapea (4), eta Gorraiz, Lizarra, Txantrea, II Zabalgunea, Mendillorri eta Mutiloa (3).