Enpresei eta autonomoei 67,6 milioi euroko laguntza emanen die gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 2a, 08:01

Zergak kitatzeko edota hornitzaileei ordaintzeko izanen dira Nafarroako Gobernuak aurkeztu berri dituen laguntzak.

Covid-ak eragindako egoera arintzeko nafarroako enpresariei bideratutako hirugarren diru sorta da. Gaizki pasatzen ari direnak lagundu nahi ditu exekutiboak, horregatik, ahaleginarekin jarraitzeko asmoz, ahalik eta herritar gehienengana iritsi nahi izan dute.

Gutxienez %30eko beherakada egiaztatu beharko dute enpresek edota autonomoek laguntzak eskuratzeko. Bi konpromiso hartuko dituzte: jarduera datorren urte ekainaren 30ra arte mantentzea eta dibidendurik ez banatzea. Gobernuaren helburua enpresen kaudimena indartzea eta enpleguari eustea da.

Uztailaren 20ean hasiko da laguntzak eskatzeko epea, eta tramitazioa telematikoa izango da, soilik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!