68 kasu erregistratu ditu Nafarroak azken orduetan, azken 26 egunetako zifrarik altuena da. Kutsatzeak %27 hazi dira aste honetan. Ospitaletako egoerari dagokienez, 22 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin, horietako zazpi zainketa intentsiboetako unitateetan.
Gaur egun Nafarroan gertatzen diren hiru kutsatzetik bat andui kezkagarriak sortzen dute jada, hau da, Brasilgo, Hegoafrikako eta Indiako aldaerek. Azken asteetan, kutsatze horien intzidentziak gora egin du, batez ere txertoa jaso ez duten biztanleen artean, berrogei urtetik beherakoen artean. Izan ere, adin taldeen arabera hamalau egunetan metatutako intzidentzian, Nafarron, 20-29 urteko taldearen tasa 227,5 kasukoa da 100.000 biztanleko.
Zazpi egunetako intzidentzia metatua 45etik 49ra igo da; 28 kasu gehiago izan dira. Hamalau egunekoa, berriz, 92tik 95era igo da; 22 kasu gehiago.
Atzo Sarriguren, bost kasurekin, erregistroen eguneroko zerrendaren buru izan zen, udalerrien eta osasun eremuen arabera. Jarraian daude Zirauki, Burlata eta Arrotxapea, launa kasurekin.