Iruñeko espetxeko egoera "kezkagarria" dela berretsi dute Sos Presoak dinamikako eragileek

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 30a, 13:02

Covid-19a birusaren kudeaketan espetxeko idazkaritza nagusiak erabiltzen dituen neurriek presoen eskubideak urratzen dituela salatu dute Salhaketak, Etxeratek eta Sare Herritarrak.

Erabakiak osasun irizpiderik gabe hartu dira. Hori salatu dute eragileek, eta txertatzea jarri dute adibide. Maiatzaren 18an arratsaldez egin zen txertatzea. Egun horretan bertan jakin zuten presoek, megafoniatik, txertatuko zituztela eta zein dosi jasoko zuten. Salatu dutenez, talde gisa hartu dituzte, eta ez dituzte adinaren edo egoera pentsonalaren arabera sailkatu. Janssen txertoa jarri zaie, nahiz eta aholkaturik ez egon 50 urtetik beherakoen artean (Presoen erdiak baino gehiagok ez ditu 50 urte). Orain txertoa jaso dutela, ondorioak zeintzuk diren ez dute ezagutzen.

Itxialdiaren ondotik, azaroan berreskuratu zuten espetxetik ateratzeko baimana, otsailean atzera kendu zitzaien berriro. Martxoaren bukaeran berreskuratu zituzten, baina, bakartze aldiarekin. Egun bost egunekoa da; eta kartzelan, isolamenduaren parekoa da, nahiz eta salbuespenezko neurria izan hori espetxean. Iazko abuztutik, gainera, kristal tartekoak dira aurrez aurre presoek izan dizten komunikazio bakarra, bis a bisak ez baitaude baimenduta Iruñean.

Egun 308 pertsona daude preso Iruñeko espetxean, 283 gizon eta 25 emakume. Nafarroatik kanpo, berriz, 184 preso daude erkidegoarekin lotura dutenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!