Nafarroako gaiak Madrilera eraman dituela azpimarratu du EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 30a, 09:44

Urte politikoa amaitu da politikagintzan. Bel Pozueta EH Bilduko Nafarroako diputatuak nabarmendu du koalizioa abertzaleak Bardeak, Esako urtegia, memoria historikoa edota Pirinioetarako dirulaguntzak jarri dituela Espainiako Kongresuaren eztabaidan.

Kontent da Bel Pozueta EH Bilduko diputatua Madrilgo eztabaidaren mahai gainean Nafarroako gaiak jarri dituelako. Esako urtegiaren handitzearen kezka azaldu du, baita Mikel Zabalza edo ta German Rodriguezen kasuen gaineko egia, justizia eta aitorpen eskariak. Bardeetako tiro eremuaren kontrako borroka ere iritsi da Madrilera. 2028an bukatzen da armadak bere erabilpenerako duen hitzordua. Pozuetaren ustez, ezinbestekoa da zonaldeko herriei beharrezkoa zaien sustengua ematea, Defentsa ministerioaren aurrekontuen menpe izan ez daitezen. 

Garapenerako funtsak behar dituen beste zonaldea da Pirineoa. Aurtengo aurrekontu negoziaketetan, 3 milioi euro lortu ditu bertan despopulazioari aurre egiteko. E

Madrilgo plaza zaila dela aitortu zuen Pozuetak, eskuina eta eskuin muturraren presioa handia dela Espainiako Kongresuan, baina EH Bildu erabakiorra izatea lortu duela azpimarratu zuen diputatu nafarrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!