Duela urtebete baino 33 zordun gehiago ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 30a, 09:23

120.000 euro baino gehiagoko zorra duten zordunen zerrenda argitaratu du Nafarroako Foru Ogasunak. 673 pertsona eta enpresa dira, eta ia 319,9 milioi euro zor dizkiote Nafarroako Foru Ogasunari.

Zordun handien kopuruak gora egin du, baina horien profila mantendu egin da: eraikuntza eta higiezinen sustapena enpresak dira gehien; eta zerrendaburu, diru gehien zor dutenak 2008ko krisian ondoratutakoak dira.

Nafarroako zordun nagusia Construcciones Flores da. Nafarroan porrot egin zuen lehen enpresa handia. Floresekin batera, bere garaian sektorean garrantzitsuak izan ziren beste enpresa batzuk ere badaude. Aurreko urteetan bezala, Walter Pandiani eta Denis Menchov kirolari ohiak ageri dira zerrendan. Eta politikarien artean, berriz, Nafarroako presidente ohi Gabriel Urralburu. Ogasunari milioi bat euro zor dizkio eta azken urtean %32 hazi da haren zorra.

Ez dira denak, baina, errepikatzaileak. Urtebetean 44 zordun atera dira zerrendatik; baina 66 berri sartu dira, zorra handitu dutelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!