Txertaketak eta bilakaera epidemiologikoak baldintzatuko dute aurtengo uda. Gaur prentsaurrekoa eskainiko du Nafarroako Gobernuak uztailean indarrean izanen diren neurri murriztaileen berri emateko.
Udako “normaltasun berrian” dagoeneko jakina da ez dela festarik izanen, neurriek ez dute halakorik baimenduko. Dagoeneko igaro dira zenbait ospakizunen datak, eta gero eta gertuago daude ez-sanferminak. Gaur zortzi izanen da uztailaren 6a, eta Enrique Maia Iruñeko Alkateak zuhurtzia eskatu die herritarrei.
Nafarroako Parlamentuan, berriz, atzo kezka azaldu zuten parlamentu taldeek ez-festen inguruan. Oposiziotik erantzukizuna eskatu diote foru gobernuari, udara begira, festa edo ez-festekin ez dadin gertatu iaz gertatutakoa, ez dezan ardura utzi herritarrengan.
Iazkoarekin alderatuta, pandemiaren egungo egoera oso ezberdina den arren, birusak eta hura zabaltzeko arriskuak orandik hor jarraitzen dutenez, eta aurten ere ezingo dira festak ospatu. Horixe nabarmendu zutenparlamentuko eledun guztiek. "Baina hori hala izan dadila ez da soilik herritarren erantzukizuna", hori uste dute oposiziotik.
EH Bilduk gobernuari eskatu zion ez diezaiola "mezu kontraesankorrik" helarazi gizarteari, are gehiago kontuan hartuta jendarteak neke pandemikoa duela. Barkartxo Ruiz:
Navarra Sumak ere nabarmendu zuen "erantzukizun osoa" gobernuarena dela, ez herritarrena, eta "kudeaketa akatsak" ez errepikatzeko eskatu zuen.
Gobernua sostengatzen duten alderdietako bozeramaileek ere zuhurtzia eta zorroztasuna eskatu zuten, egoera "nabarmen hobea" den arren, ezin direlako ohiko ospakizunak egin.