Navarra Sumak galarazi du parlamentuak babesa ematea epaitegian deklaratzera deituta dagoen feministari

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 29a, 07:45
Mugimendu feministako kideak, hilaren 18an egindako prentsaurrekoan.

Martxoaren 8an Foruzaingoak erasotu egin zuen emakume bat, eta bihar epailearen aurrean deklaratu beharko du, autoritatearen aurkako atentatu delitua egotzita.

Navarra Sumak eragotzi egin du Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak babesa ematea biharko epaitegiek deituta duten feministari. Martxoaren 8an Foruzaingoak erasotu egin zuen emakumea, eta bihar epailearen aurrean deklaratu beharko du, autoritatearen aurkako atentatu delitua egotzita.
 
Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek adierazpen instituzionalaren proposamena aurkeztu zuten elkarrekin, baina Navarra Sumak kontrako botoa eman du, eta, ondorioz, ezin izan dute onartu. PSNk, gainera, ez du haren jarrera argitu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!