Nafarroak 49 koronabirus kasu erregistratu ditu

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 25a, 08:45

Kutsatze gehien dituzten guneak Martzilla, Tutera eta Iruñeko Txantrea auzoa dira, launa kasurekin. 

Foru Erkidegoak 49 COVID-19 kasu berri erregistratu zituen atzo, ostegunarekin, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera. 1.272 proba egin dituzte, eta positibo tasa, beraz, %3,9koa da. 

Igoera txiki bat izan da aurreko egunarekin alderatuta, 40 kutsatze izan baitziren orduan, bai eta duela zazpi egun erregistratutako kopuruarekin alderatuta ere, 47 izan baitziren; baina duela hamalau detektatutako kopurua baino txikiagoa da, orduan 61 izan ziren eta. Azken egunetako joera mantentzen ari da, beraz. 

Foru Erkidegoak egonkortasuna mantendu du kutsatze kopuruan duela aste batzuetatik, egunero 50 inguru kutsatuz. Azken aste honetan 38 kasu izan dira Nafarroan astelehenean, 59 asteartean, 40 asteazkenean eta 49 ostegunean; beraz, joera egonkortasunekoa da, baina kopuruak ez du lortzen 50etik behera jaitsi eta hor mantentzea. 

Zonaldekako positibo berriei dagokienez, Martzilla, Tutera eta Iruñeko Txantrea auzoa dira eguneko zerrendaburuak, launa kasurekin. 
 
Maskara, kanpora
 
Bihar bertan behera geldituko da kalean maskara eramatera derrigortzen duen neurria. Dena den, zenbait salbuespen egongo dira: segurtasun distantzia mantentzeko aukerarik ez badago, maskara jarri beharra egongo da, eta beti eraman beharko da bat soinean. Gainera, isunak jartzeko aukera ere aurreikusten dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!