Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob Altsasuko gazteei hirugarren gradua eman diete

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 23a, 09:48
Jonan eta Julen aske uzteko eskatzen zuen elkarretaratze bat, Altsasun. (Guaixe)

Gaurtik aurrera ez dute Zaballako espetxera lotara joan beharko.

Julen Goikoetxea Larraza eta Jon Ander Cob Amilibia, Altsasu auzian Auzitegi Nazionalaren aginduz espetxeratuak, hirugarren gradura igaro dira, eta ez dute Zaballako espetxera berriro lo egitera joan behar. Gainerako auzipetuei bezala, kontrol telematikoa ezarri diete.

Altsasu Gurasoak taldeak jakitera eman duenez, bi gazteek 1.147 egun daramatzate preso eta 7,5 urteko kartzela zigorra dute. Azken hilabeteetan espetxera joaten ziren lotara. 

Kartzelako Tratamendu Batzordeak gradu aldaketaren aldeko txostena egin zuen joan den hilean, eta astearte honetan bertan berretsi dute.

Biak Psikologia ikasketak egiten ari dira UNEDen.

2016ko azaroaren 14an atxilotutako Altsasuko zortzi gazteei 12 eta 62 urte arteko zigorrak eskatu zizkieten, baina Auzitegi Nazionalak ez zuen terrorismo deliturik antzeman, eta 2018ko ekainean 2 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!