Roberto Pascual Paski kirolariak egingo du etenik gabeko zeharkaldia; larunbat eta igandean, 40 orduan igaroko ditu Esteribar, Erro, Anue, Ezkabarte, Odieta, Eguesibar, Xulapain, Lizoain Arriasgoiti eta Olaibarreko eremuak.
Maiatzean bost mendi martxa egin zituzten proiektu eoliko horien aurka, eta lekuko bat eskuz esku pasatuz joan ziren; Paskik lekuko hori bera eramango du, eta zeharkatuko duen herri bakoitzean esaldi bat eramango duen zinta bana erantsiko diote lekukoari.
Aldarrikapena izango da egitasmoaren ardatz nagusia, baina kirol aldetik ez da erronka xamurra izango ; Everesten mailako altuera metatuko baitu, eta 30 legoa nafar zeharkatu.
Paskiren hitzetan, korrika eginez, kirol honetarako oso egokia den eremu bat balioan jartzen ahaleginduko da.
Aldarrikapenak argiak dira: energia berriztagarriei lotutako proiektu erraldoiak gehiegikeria bat direla salatuko dute; egun tramitatzen ari diren proiektuei lotutako azpiegituren inguruko prozedura administratiboak eteteko eskatuko dute; eta gobernuari zein parlamentuari exijitzea prozesu sozial bat abiatu dezatela, trantsizio energetikoa modu demokratikoan ahalbidetuok duena.
Izan ere, ez daude energia berriztagarrien aurka, baina bai egun ezartzen ari diren ereduaren aurka. Fermin Ilarregi, Haize Berriak plataformako kidea da:
Bada, Paskik ibilbide osoa egingo du, baina nahi duen oro gonbidatu du harekin batera tarteren bat egitera, eta erritmo lasaia eramango duela zehaztu du. Distantzia luzea egin nahi izanez gero, jakinarazteko ere eskatu du.
Bestela, babesa emateko beste modu bat da kilometro bat erostea, herrikrosa.eus webgunean.