Uztailaren 2an ezarriko dituzte udarako neurri murriztaileak

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 22a, 09:20

Urtebete itxita egon ondoren, dantzalekuak zabaltzeko baimena emanen du gobernuak. Atzo bilera egin zuten osasuneko ordezkariek sektoreko ordezkariekin, eta hala jakinarazi zieten.

Uztailaren 2an ezarriko dira udarako izanen diren neurri murriztaileak. Egoera epidemiologikoa gero eta hobea da; beraz, arinagoak izanen dira. Urtebete itxita egon ondoren, diskotekak zabaltzeko baimena emanen du gobernuak. Atzo bilera egin zuten osasuneko ordezkariek sektoreko ordezkariekin, eta hala jakinarazi zieten. Goizaldeko 03:00ak arte zabaldu hal izango dira gaueko ostalaritza lokalak.

Adostutako edukieraren zifrarik eman ez den arren, badirudi argi dagoela taberna eta jatetxeetarako egungoen antzekoak izango direla (%50 barnealdea eta kanpoko distantzia mugarekin bakarrik).

Era berean, oso zaila izango da pistetan dantzatzea baimentzea, barrualdeetan behintzat, eta, ostalaritzan gertatzen den bezala, edariak beti eserita hartu beharko dira, 4 eta 6 pertsona arteko edukiera mugarekin mahai bakoitzeko. Barrak itxita izanen dira.

Gainerako tabernetan ere izanen da aldaketarik. Edukierak zabalduko dituzte: barrualdeen ordutegia goizaldeko 01:00era arte luzatuko dute. Edukiera %60ra zabaldu nahi dute, eta osasun ordezkariak mahaien arteko tartea gutxitzea aztertzen ari dira. Egun bi metrokoa da, eta horrek tabernen edukiera fisikoan eragin zuzena du.

Barnealdean, mahai bakoitzean gehienez sei lagun elkartzea ekar dezake neurri sorta berriak. Terrazetan, berriz, hamar lagunera arte elkartu ahal izango dira. Terrazak gero eta ohikoagoak bilakatu dira Iruñerriko espaloietan. Atzo bi berri ezarri zituzten zezen plazaren inguruan, datorren astean amaitzen da udalak horiei emandako baimen berezia. Baina sanferminik ez badago, irailaren 30era luzatuko zituela hitz eman zien ostalariei udalak. Hala eginen dutela espero dute.

Nahiz eta, orain arte bezala, sailak egunero monitorizatzen duen erabakiak hartzeko epidemiaren bilakaera, Santos Indurain Osasun kontseilariak hainbat prentsaurrekotan aurreratu zuen datorren hilabetetik aurrera eta uda iristearekin batera, murrizketak malgutzeko egutegiak epe luzerako proiekzio handiagoa izango zuela. 

Gauzak horrela, asteburuan kenduko da musukoak kalean jantzita eramateko agindua. Nafarroako gobernuak begi onez ikusten du neurria, aztertuko du estatuko gobernuak nola gauzatzen duen eta Maria Txibite Nafarroako presidenteak iragarri duenez, datorren astean sartuko da Nafarroan.

Gobernuaren ideia da neurri berri hauek abuztura arte mantentzea gutxienez, orduan berrikusiko baitira egoera horri eusteko edo malgutzeko, orduko datuak aintzat hartuta. Egunetik egunera, dena den, hobera egiten ari dira. Iazko uztaileko datuetara egin dute behera koronabriusaren bilakaeraren adierazleek atzokoarekin alderatuta gaurko datua altuagoa den arren, astez aste behera egiten ari da zenbatekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!