Iazko uztailaren 14tik izandako kasu kopururik baxuena erregistratu dute Nafarroan: 21

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 21a, 08:43

Jaiegunetan proba gutxiago egiten dituzte, eta atzo 813 baino ez zituzten egin; horietatik 21 positibo izan ziren, hortaz, tasa %2,6koa da. 

Atzo 21 koronabirus kasu atzeman zituzten Nafarroan, bezperan baino 22 gutxiago eta joan den asteko egun berean baino sei gutxiago. 2020ko uztailaren 14tik izan den kasu berrien kopururik baxuena da; alegia, azken 341 egunetako daturik onena.

Kontuan hartu behar da jaiegunetan behera egiten duela proben eta positiboen kopuruak: 813 test egin ziren, eta horrek %2,6ko positibo tasa utzi du. Atzo hamabost udalerrik eta osasun eremuk baino ez zituzten gaitz honen infekzio kasuak erregistratu.

Azken hamalau egunetan metatutako intzidentzia ehun kasuetatik jaitsi da, eta astea Nafarroan %10eko jaitsierarekin osatu da.

Ospitaleetako egoera ere gero eta hobeagoa da, egun 28 lagun baitaude ospitaleraturik COVID-19a dela kausa Nafarroako ospitaleetan, eta horietako hamar Zainketa Intentsiboetako Unitateetan. 

Txertaketa prozesuari dagokionez, 5.566 txerto eman zituzten atzo. Dagoeneko 532.629 dosi jarri dituzte, eta 208.889 pertsonak osatu dute txertaketa prozesua.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!