Parlamentuak 1978ko sanferminetako gertakariengatik ardurak eskatzeko aukera aztertuko du

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 21a, 08:29
German Rodriguezen omenezko oroitarria.

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak mozio bat aurkeztu dute, frankismoaren krimenak gizateriaren aurkako krimen izendatzea galdegiten duena, baita sekretu ofizialen legea bertan behera uztea ere.

Gaur Mahai eta Eledunen Batzarra egingo dute Nafarroako Parlamentuan, eta han aztertuko dituztenen artean bada arreta ematen duen gai bat: 1978ko sanferminetako gertakariengatik ardurak eskatzeko aukera aztertuko baitu foru legebiltzarrak; zehazki, Espainiako Gobernuak ardura aitortza publiko bat egin dezala.

Izan ere, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak mozio bat aurkeztu dute, Madrilgo exekutiboari eskatzen diona erantzukizunaren aitorpen publikoa egin dezala, Iruñeko herritarren aurrean, oro har, eta, bereziki, 1978ko Sanferminetan polizia jardueren biktima izan ziren horien aurrean. Horrekin batera, frankismoaren krimenak gizateriaren aurkako krimen izendatzea galdegiten du, baita 1968ko sekretu ofizialen legea bertan behera uztea ere.

Sanfermines 78 Gogoan plataformako kideak parlamentaun izan ziren apirilaren 14an. Agerraldian, egian zein erreparazioan aurrera egiteko eskatu zieten idnar parlamentarioei. Eskaera horren fruitu da mozioa.

Onartua izateko, mozioak PSNren botoak ere beharko ditu. Momentuz, sozialistek begi onez iksuten dituzte mozioaren hainabt puntu, bian beste batzuk hobe litezkeela diote. Puntu horiek tramite parlamentarioan negoziatzen ahaleginduko dira.

Udako etenaren ondoren

Proposamena parlamentuan aldez aurretik onartu izan diren beste ebazpen batzuen antzeko terminoetan idatzita dago. Aurreikuspen guztien arabera, Mahai eta Eledunen Batzarraren gaurko bilkuran mozioa tramitera onartuko dute, baina udako geldialdia dela eta, udazkenera arte ez da osoko bilkurara iritsiko.

Sanfermines 78 Gogoan elkarteak eta ekimena sinatu duten lau taldeek uste dute tramitazioa aukera ona dela German Rodriguezen heriotza argitzeko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!