Aurreko egunean 46 kasu erregistratu ziren Nafarroan, %3,2ko positibotasunarekin. Beraz, lau positibo gutxiago atzeman dira azken zenbaketan. Duela astebete atzeman ziren datuekin alderatuz gero, hemeretzi kasu gutxiago dira.
Nafarroa arrisku-maila ertainean jarraitzen du, eta beste egun batez arrisku txikirantz doa; positiboek %12,5 egin dute behera, aurreko astearen aldean. Hamalau eguneko intzidentzia metatua 102 kasukoa da.
Atzo Txantrea, Ermitagaña eta Burlata izan ziren zerrendaburuak, lau kutsatze atzeman baitzituzten bakoitzean. Ondoren, Noain, Arrotxapea, Donibane eta Buztintxuri ageri dira, hiruna kasurekin, eta Funes, Arrosadioa eta Barañain, birekin. Positiboen %50 Iruñean atzeman ziren.
Atzo txertoaren 7.290 dosi eman zituzten Foru Erkidegoan. Gztira 516.390 dosi jarri dituzte, eta 201.955 pertsonak dute jarraibide osoa.