Hamaika pertsona zendu dira aurten auto istripuz Nafarroan

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 17a, 16:01
Goizuetan izandako auto istripu bat, atxiboko irudian.

Foruzaingoak eta Guardia Zibilak, alkohol eta droga kontsumo kontrol kanpaina berezia eginen dute datozen asteotan.

Sei hilabeteetan, hamaika pertsona zendu dira. Iaz urte osoan hemezortzi izan ziren; eta, duela bi urte, 25. Datuak eskutan, alarma guztiak piztu dira Nafarroan, batez ere azken hilabetean oso gertakari larriak izan direlako errepidean. Mugikortasuna handitu denetik, istripuak ere areagotu direla azaldu du gaur Javier Remirez Nafarroako presidenteordeak. 

Herritarrei eskatu diete berreskuratutako askatasunaz gozatzeari utzi gabe, ardurarekin gidatu dezaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!