Inguratu zinenean kantua "maitasuna eta erlazio pertsonalak modu jostagarri eta irekian bizitzeko gonbite bat" da. "Beldurrak eta gabeziak alde batera utzi eta orainean, maitatzen duzunarekin lasai barre eta jolasteko gonbitea".
Taldea Iker Martinezen proiektu pertsonala da. Hirugarren disko hau taldearekin batera sortu du, baina, aurrekoetan ez bezala, honetan taldearekin batera egin dukantuen sortze prozesua, nahiz eta berak konposatu dituen. Garate estudioetan grabatu dute, 2021eko martxoan, Martxel Arkarazo eta Iñaki Zubiaren gidaritzapean.
Iker Martinezek 2017an kaleratu zuen bere bakarkako lehen lana, eta 2019an iritsi zen bigarrena. Aurretik, hainbat taldetan aritu da: Latzen, Potemkin, Amonal eta Lenao.
Datorren asteartean, Iruñean joko dute, Jito Alai pilotalekuan, Iruñeko Udalak antolatu duen aire zabaleko kontzertu zikloaren barruan. Sarrerak doan dira, tokiak bete arte.