Borrokatzeak, kalera ateratzeak, greba egiteak, badu bere fruitua: H&M dendako langileak pasa den apirilaren 22tik greban ziren, enpresak nahi zituen kaleratzeen kontra. Eta lortu dute: ez da langile kaleratzerik izanen Hego Euskal Herriko dendetan; horixe lortu dute bertako sindikatuek, Madrilen UGTk eta CCOO adostutako enplegu erregulazio espedientearen gainetik. ELAk bertan behera utzi du greba.
Lehenik eta behin, enpresak erretiratu egin zuen astean 30 ordutik gorako lanaldiak zituzten eta lana eta familia bateragarri egiteko eskubidea zuten langileak kaleratzeko proposamena, eta atzo bertan bertan behera utzi zituen Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan aurreikusita zituen kaleratzeak eta lan aldaketa nabarmenak.
Estatu mailan H&Mn sinatutako enplegu erregulazio espedienteak 920 lanpostu suntsitzea eta 26 denda ixtea aurreikusten du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!