Tabernen barrualdeak gauerdira arte eta %50era zabaltzea aurreikusten da

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 15a, 09:46

Foru Gobernuak aste honetan berrikusi beharko du murrizketak jasotzen dituen foru agindua, eta, aurreikuspenen arabera, ostalaritzari dagokionez, malgutu egingo du.

Espero zen bezala, Nafarroako Gobernuak aste honetan berrikusiko ditu indarrean diren kontrol neurriak, aurreikuspenen arabera, malgutze aldera joko du. Aste honetan bilduko da gobernua ostalariekin, establezimenduen ordutegia zabaltzeko, gauerdira arte barrualdeetan, eta edukiera ere handitzeko, %50era. Halaxe azaldu zuen atzo Maria Txibite Nafarroako presidenteak Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan.

Ostalariekin udararako protokoloa adostu nahi du gobernuak, baina gai horretan tentsioa izan daiteke. Txibitek aurreratu duenez, gaueko aisialdiaren irekiera, momentuz, ez da pandemia aurrean zegoenaren antzekoa izanen. Dantzaleku eta festa aretoetan, mahaiak izanen dira, bezeroek aulkietan eserita egon beharko dute, eta ez da dantzarik baimenduko. Gaueko ostalariak kexu dira, pandemia hasi zenetik haien lanak ez duelako normaltasuna berreskuratu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!