Ione Belarra, Podemoseko idazkari nagusi

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 14a, 13:05

Iruindarraren hautagaitzak botoen %89 eskuratu ditu.

Ione Belarra (Iruñea, 1987) Eskubide Sozialen ministroa Podemoseko idazkari nagusi berria bihurtu da igande honetan, eta Pablo Iglesiasen lekukoa hartu du.

Belarra Iglesiasen gertukoa da, erakundea xehetasunez ezagutzen du, izan ere, arlo organikoan, parlamentarioan eta orain exekutiboan parte hartu du, eta kidetasun handia du Irene Montero eta Yolanda Diaz ministroekin ere.

Alderdiaren feminizazioa, koralitate handiagoa lidergoetan eta bifekalia egitura berri bat probatuko ditu, eta Yolanda Diaz hirugarren presidenteordearekin partekatuko du Unidas Podemosen buruzagitza.

Hain zuzen ere, bere helburuetako bat eremu konfederala indartzea izango da, Diaz hauteskunde orokorretarako hurrengo hautagaia izateko eta ministroa alboetan izateko premisarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!