Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, "PSNk argi eta garbi esan du ez duela meritu gisa baloratu nahi eremu ez-euskaldunean euskara, errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta, eta Geroa Baik bai, nahi du", eta, horren ostean, esan du ez dela "jarrera aldaketarik egongo" bi alderdiek funtzio publikoan sartzeko merituak arautuko dituen dekretuaren inguruan duten jarreraren inguruan.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan ditu adirazpenak, eta nabarmendu du berriro "desadostasun puntu bat" baino ez dela, dekretu baten barruan: "Ados egoteko elementu gehiago daude, ados ez egoteko baino".
Kritikatu du, "hizkuntza politikarekin zerikusia duen zati txiki batean" arreta jartzen ari dela. "Hizkuntza politika hezkuntza da, hedabideetan euskara sustatzea, Euskarabideak baliabidea izatea eta hor akordioak daude", adierazi du.
Dekretuaren inguruko desadostasunak Gobernuaren egonkortasuna zalantzan jartzera eraman ditzakeela eta, Txibitek esan du "ez dakit balorazio ona egingo luketen Gobernuaren funtzionamenduaren balorazioa oso positiboa denean".