Euskararen aldeko borroka indartzeko deia egin dute hainbat gaztek

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 14a, 10:00

Euskal Herri osoko hainbat gaztek agerraldia egin dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gazte esparrutik mugimendu euskaltzaleari bultzada emateko eta azkenaldian euskara jasaten ari den erasoen inguruko irakurketa egiteko. 

Euskal Herriko hainbat gaztek agerraldia egin zuten larunbatean Nafarroako Unibertsitate Publikoan, euskararen aldeko borroka indartzeko. Euskarari lotutako “ardura eta gogoa” adierazi zituzten. Haien helburua euskara biziberritzen, berpizten eta bizirik ikusiko duen belaunaldia izatea da; Euskal Herrian euskaraz ikasi, lan egin eta biziko den belaunaldia izatea.

Kezka agertu zuten hizkuntzak atxikimendauri, bultzadari nahiz erabilerari dagokionez izan duen atzreakadarengatik, eta esan zuten ez dela nahikoa euskara ulertzea hizkuntzak bizirik jarraitzeko. Euskaldunen hizkuntza eskubideen aurka izandako epaiak ere salatu zituzten, eta ez direla berriak.

Euskararen erabileraren gainbehera hizkuntza politikekin eta erakundeen utzikeriarekin lotuta dagoela salatu zuten, eta hizkuntza eskubideak erdigunean jartzeko politika “ausart eta eraginkorrak” galdegin zituzten.

Euskararen aurkako erasoek bere horretan jarraituko dutela uste dute, eta horregatik, haien erronka izango dela euskararen aldeko borroka indartzea. Horri lotuta, “ekiteko” garaia dela nabarmendu zuten. “Saretzea, eragitea, kontzientzia piztea eta batzea da gorako bidea hartzeko tresnarik eraginkorrena”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!