Oso datu ona erregistratu du Nafarroak pasa den astea itxeko eta aste honi ekiteko: atzokoan 23 koronabirus kasu berri antzeman ziren Foru Erkidegoan egindako PCR eta antigenoen testetan. 854 PCR eta antigenoen proba egin zituzten, eta positibo tasa %3koa da. 2020ko uztailaren 16tik erregistratzen den zifrarik baxuena da.
Orduan goranzko joera zuen pandemiaren bihurguneak, Sanfermientako lehendabiziko agerraldien ostean. Orain, ordea, beherantz doa; pasa den astean %20 egin dute beherantz atzemandako kasuek.
Burlatan, Arrosadian eta Antsoainen azaldu dira azken egunean koronabirus kasu berri gehienak. Ospitaletako egoera ere gero eta hobea da, 32 pertsona daude ingresatuta, horietatik 11 ZIU zainketa intentsiboetako unitatean larri. ZIUn egonaldiak luzeagoak izanik, jeitsiera ez da horren azkarra.
Zortzi egun kateatu ditu Nafarroak dagoeneko koronabirusarengatik heriotzarik erregistratu gabe. Atzo ere ez zen inor zendu gaitzarekin.
Atzo 4.300 txerto jarri zituzten, ia 300.000 nafarrek jaso dute gutxienez dosi bat, aste hoentan iritsiko gara zifra horretara, hau da, populazioaren erdira, gutxi gora behera.188.000 lagunek jaso dute inmunizazio osoa, bi txertoak; hau da, populazio osoaren %28. 1978-1979 urteetan jaiotakoak ari dira txertatzeko hitzordua jasotzen.