Azken egunean 61 koronabirus kasu antzeman dira

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 11a, 08:38

Aurreko egunean baino hamabi gehiago dira eta pasa den astean egun berean izandakoak baino hiru gehiago. Pasa den astetik %25 jeitsi da egunero antzemandako kasuen zenbatekoa.

Atzo Antsoainen, Txantrean, Sarrigurenen eta Tafallan azaldu ziren kasu gehien. Eginiko 1.544 proben %4k eman dute positibo.

Atzo ez zuten inor ingresatu ospitaletan koronabirusarengatik, beraz 34 pertsona zeuden ospitaleratuta, pasa den urteko uztailaren 28tik dugun zifrarik baxuena; horietatik hamaika zainketa intentsiboetako unitatean larri daude. Pasa den urteko iraila hasieran atzeman en zifra berdina da.

Bost egun kateatu ditu, bestalde, Nafarroak heriotzarik erregistratu gabe. 

Lehendabiziko aldiz pandemia hasi zenetik ez da kutsaketa berririk erregistratu 60 urtetik goragoko nafarren artean, txertatzeak talde horretan duen eraginaren erakusle. 60 urtetik goragoko nafarren %95ek jaso du txertoa.

180.000 nafarrek jaso dute inmunizazio osoa, txertoa jaso dezakeen herritargoaren %27, alegia. Aste honetan 50 urte inguruko nafarrak ari dira txertoa jasotzen eta 46 urtetik beheragokoak hitzordua hartzeko mezua jasotzen ari dira. Ekaina amaitu baino lehen, 40 urtetik goragoko nafar guztiek dosi bat gutxienez jarrita izatea nahi du osasun departamentuak. Uztailaren hasieran hasi nahi du 39 urtetik beheragokoak deitzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!