Hizkuntza-eskakizunen arabera, derrigorrezko fasean G eta A ereduetan (gaztelania) matrikulatutako 2.474 ikasleetatik 2.469 aurkeztu ziren eta 2.427 gainditu zituzten, hau da, %98,30ek (iaz, %96,13k gainditu zuten). Bestalde, euskarazko irakaskuntza zuten 935 ikasleetatik (D eredua), hiru ez ziren aurkeztu eta 918 gainditu zuten proba, hau da, ikasle guztien %98,50ak (aurreko ikasturtean %97,65 izan ziren).
Deialdi honetan, guztira 3.867 ikasle matrikulatu ziren azterketak egiteko (aurreko ikasturtean 3.823 izan ziren). Horietatik 3.296k derrigorrezko eta borondatezko fasean egin zuten, 115ek derrigorrezko fasean eta 459k borondatezko fasean.
Borondatezko fasean, 8.266 azterketa prestatu ziren guztira. Azkenean, 1.533 ikasle ez ziren aurkeztu probetara. Egindako azterketei dagokienez, 5.410 (egindako proben % 80,35) gainditu dute, eta 1.323 azterketa ( % 19,65) gainditu gabe geratu dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) 2021-2022 ikasturtean graduko ikasketak egiteko aurreinskripzio arrunterako epea gaur hasiko da, 09:00etan, eta uztailaren 1ean bukatuko da, osteguna, 14:00etan. Onartuen zerrenda uztailaren 5ean jarriko da jendaurrean, eta matrikula uztailaren 19an eta 20an gauzatuko da. Batxilergoa, Lanbide Heziketa edo unibertsitateko titulazioa duten ikasleek Interneten bidez egin beharko dute aurreinskripzioa, eta hurrengo ikasturtean egin nahi dituzten titulazioak adierazi, gehienez ere sei, lehentasun hurrenkeraren arabera.