Abian da Europar Batasunean zehar bidaiatu ahal izateko pasaportea

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 8a, 07:48

COVID ziurtagiri digitala eskuragarri dago jada osasun karpeta pertsonalaren webgunean, eta aste honetan bertan izapidetu ahal izango da osasun zentroetan.

Atzotik Nafarroako herritarrek COVID digitala izeneko ziurtagiria eskuratu ahal dute, eta horrek bere Europar Batasuneko lurraldetik mugitzea erraztuko du; izan ere, titularrak COVID-19ren aurkako txerto baimenduren bat jaso duela, gaixotasunetik berreskuratu dela edo EBk baliozkotutako proba bat egin duela egiaztatu beharko du.

Nafarroa izango da aukera hori eskainiko duen lehen erkidegoetako bat. Ziurtagiria osasuneko karpeta pertsonalaren bidez eskuratu daiteke, gailu mugikor batean gorde ahal izateko. Eta, aste honetan, osasun zentroetako administrazio zerbitzuetan aurrez aurre ere izapidetu ahal izango da. Lehen mailako osasun langileek arreta emango diote eskatzaileari, eta, hala eskatzen badu, paperean ere emango diote. Asmoa, hala ere, formatu digitala eta osasun karpeta sustatzea da, dagoeneko 171.000 lagunek erabiltzen dutelako eta alta ematea erraza delako.

Ministerioarekin eta Europar Batasunarekin batera garatutako ziurtagiria OsasunbideKO informazio sistemen taldeek eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Osasun Teknologien Zerbitzuak landu dute Nafarroan. Bai bertsio elektronikoan, bai paperean, sinadura digitaleko QR kode bat dauka, ziurtasun osoz egiaztatzen duena ziurtagiriaren benetakotasuna, osotasuna eta baliozkotasuna, eta, aldi berean, dokumentuaren faltsutze posibleetatik babesten du.

Informazioa Nafarroan hizkuntza ofizialetan, gaztelaniaz eta euskaraz emango da, baita ingelesez ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!