Bezperan baino hamar gutxiago dira atzo atzemandako positiboak, eta joan den asteko ostegunean baino 36 gutxiago.
Txertaketa kanpainari dagokionez, errekor bat erdietsi du osasun departamentuak. Atzo 9.968 txerto jarri zituzten Nafarroa Garaian. Orain arte egun bakarrean banaturiko dosi kopururik altuena da. Jaso zutenen artean, etxerik gabeko herritarrak daude.
Txertoa jartzeak %95 gutxitzen du koronabirusa dela kausa ospitaleratua izateko arriskua. Hala ondorioztatu du Nafarroako Lan Osasun eta Osasun Publiko Institutuak, gaixoen 20.000tik gora kontaktu gertuko aztertu eta gero.
Nafarroako Gobernuak uztailean jarriko du martxan covid pasaportea. Karpeta sanitarioaren bitartez jaso ahal izanen da, eta testen emaitzak, txertaketaren inguruko informazioa eskainiko du, eta gaixotu bazara birusa gainditu duzun zehaztuko du.
Gauzak horrela aurrera neurri murriztaileak arintzen ari da gobernua. Gaurtik aurrera azalera handiko eta ertaineko saltokietan gehienezko edukiera %50koa izanen da. Kirol jardueretan ere aldaketak egin dituzte: hamabost lagun elkartzeko aukera ematen du orain foru arauak. Igerilekuetako kanpoko espazioetan okupazioa ere arautu dute: pertsonako lau metro koadroko tartea gorde beharko da berdeguneetan.