Ez dute euskararen ezagutza baloratuko eremu ez euskaldunean

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 4a, 08:42

Euskararen Legearen araberako eremu euskaldunean eta mistoan baloratuko dute soilik euskara, lan eskaintza publikoetan. Eremu mistoan ñabardurekin, gainera.

Hala azaldu zuen atzo Javier Remirez lehendakari ordeak Nafarroako Parlamentuan, Geroa Bairen galderei erantzunez. Foru Administrazioaren lan eskaintza publikoetan, eremu euskaldunean eta mistoan baloratuko dute soilik euskara. Eremu mistoan ñabardurekin, gainera. Zehazki, UPNk eta CDNk 2009ko foru dekretu disposizio batean arauturikoa berreskuratuko dute. Horren arabera, euskararen ezagutzaren balorazioa handituko da zenbait lanpostutan, herritarrekiko arretan duten garrantziaren arabera. Zerrendan zeuden, esate baterako, kazetariak, gizarte langileak, foru poliziak, suhiltzaileak, administratiboak. Remirezen arabera, zerrenda hori zabaldu ahal izanen da, Euskarabidearen aholkuei jarraituz.

Foru Dekretu berria 2021ko bigarren seihilekoan tramitatzea espero du Remirezek. 2019ko urrian, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi zuen Uxue Barkosen Gobernuaren 2017ko Euskararen Foru Dekretua. Dekretu berria adosteko arazoak edukitzen ari da Txibiteren gobernua. Remirezek atzo azaldu zuenez, adostasun maila handia lortu du zirriborroak gobernu barruan, baina ez erabatekoa. Fountzio Publikoko Sindikatuen Mahaian ere negoziatu behar dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!