Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko eskubidea urratzen dela salatu dute LABek, STEILASek eta ELAk

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 3a, 17:20

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek salatu dutenez, Nafarroan Goi Mailako 107 ziklo eskaintzen dira, eta horietako soilik sei euskaraz ematen dira eta beste bi euskaraz elebitan. Horrek esan nahi du euskarazko zikloen eskaintza ez dela %6ra iristen.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur salaketa egiteko. Lanbide heziketaren eskaintza egiterako orduan, Hezkuntza Departamentuak euskara baztertzen duela azaldu dute. Goi mailako 107 zikloen artean, zotzi egin daitezke euskaraz.

Euskara baztertzen den bitartean, "inolako planifikaziorik gabe" ingelera sustatzen dela salatu dute. Sindikatuek salatu dutenez, lanbide heziketan ingelera txertatzearen asmoa, ikasleek trebezia teknikoak eta hizkera teknikoa ere hizkunzta honetan jasotzea beharko litzake, baina irakasleen mailak ez dio horri erantzuten

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!