ELAk, LABek, CCOOek eta UGTk eskola-garraioaren lizitazioan subrogazioa sartzeko eskatu dute

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 3a, 13:42

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratze bat egin dute Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean, eskatzeko Nafarroako eskola garraioaren lizitazio pleguetan langileen subrogazioa sartzeko.

Sindikatuen ustez, subrogazioa ez sartzeak "kostuak murriztea" du helburu, eta enpresek hitzarmena desagertzen uztearen ondorio da, hitzarmenak subrogazoia aurreikusten zuelako. Langileengan eragin handia izango duela diote, kaleratzeak ekarriko dituelako, baina baita enpresengan ere, kalte-ordainak ordaindu beharko dituztelako.

Gogorarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak langileak subrogatu behar ditu, Kontratu Publikoei buruzko legeak  hala zehazten duelako. Horren harira, pleguaren aurkako erreklamazioa aurkeztu dute, eta Nafarroako Kontratuen Auzitegiak ebazteko zain daude.

Hori da zabalik duten bi aldeetako bat; bestea, Hezkuntza Departamentuarekin negoziatzea; bilera bat eskatu baitute, baina ez dute erantzunik jaso. Uste dute Hezkuntzak asmo txarreko interpretazioa egin duela kontratu publikoen legearen inguruan.

Eskola-garraioaren lizitazioa "Nafarroako Gobernuak egiten duen handiena dela azpimarratzen dute; izan ere, "Nafarroako ikastetxe publiko ia guztiek dute eskola-garraioa"; eta, azkenean subrogaziorik ez balego, arazo handiak egongo direla.


EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!