Programazioa ostegun, ostiral eta larunbatetan izango da, turismo arloko jarduerek osatuko dituzte kultur proposamenak.
Beran hasiko da, hilaren 18an, Hogei Berriro taldearen kontzertu batekin, eta irailaren 4an amaituko da, Tuteran, Pamplona Jazz Band taldearen emanaldiarekin, eta Artaxoan, La niña hiloren kontzertuarkein. Toki horiez gain, Tafalla, Elizondo, Uxue, Otsagabia, Corella edota Agoitzera iritsiko da. Iazko edizioan, Kultur programak 4.300 pertsona baino gehiago bildu zituen.
Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariaren arabera, egitasmoaren helburuak dira "kalitatezko eskaintza artistikoa zabaltzea lurraldean zehar; tokiko erakundeei kultura hedatzen laguntzea; sektorea bultzatzea; eta bertako ondarearen balioa nabarmentzea". Gainera, Kultura Zuzendaritzaren programen artean, lurraldeari lotuen dagoena da, nabarmendu duenez.
Harekin batera, Santos Indurain Osasun kontseilariak azpimarratu du urte honetan kulturaren sektoreak erakutsi duela "osasunaren interes orokorraren alde, egoera bakoitzera egokitzeko gaitasuna". Gaineratu du "osasunean inbertitzea kulturan inbertitzea" dela, eta aurtengo uda "inoiz baino kulturalagoa" izango dela.