Aste honetan hasiko dira etxegabeak txertatzen

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 31a, 09:03

Dosi bakarreko Janssenen botika erabiliko dute etxerik gabeko pertsonak txertatzeko. 50 inguru daude deituta. 

Txertatze kanpainak aurrera jarraitzen du eta Osasun Departamentua gero eta populazio talde zabalagoa ari da deitzen txertoa jasotzeko.

Aste honetan 50 eta 55 urte bitartekoei hitzordua ematen eta txertoa jartzen jarraituko dute, eta horrekin batera, AstraZenecaren bigarren dosia jarriko diete 60 urtetik beheroko lehen lerroko profesionalei; gogoratu beharra dago haiei Pfizerrena jartzeko aukera ere ematen zaiela.

Aste honetan ere hasiko da ere etxegabeen taldea txertatzen. Haientzat Osasun Departamentuak dosi bakarreko Janssenen botika erabiltzea erabaki du. Hain zuzen, dosi bakarrekoa erabiltzea erabaki dute talde hau antzemateko arazoak izan ohi  direlako. Gutxi gora behera 50 pertsona daude identifikatuta populazio talde zaurgarri horretan.

Ekainaren 7tik aurrera 49 urtetik beheragokoei hasiko zaizkie txertoa jasotzeko hitzordua ematen.

Atzoko txertoak

Atzo, igandearekin, 3.237 txerto jarri zituzten, eta guztira 396.318 dosi jarri dituzte. Gainera, 144.139 pertsonak txertaketa osoa dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!